EPDT-GIDEP eguneratzea webgunean
EPDT-GIDEP EGUNERATZEA WEBGUNEAN
Eguneratu egin da Pediatriako Larrialdietako Diziplinarteko Taldearen (EPDT) webgunea, protokolo eta dokumentu hauek argitaratuta eta berrikusita (azken eguneratzea: 2023ko otsailaren 13an):
- Pediatriako pazientearen hasierako ebaluazioa: Ebaluazio Pediatriakoaren Triangelua (EPT) (3. bertsioa)
- Ebaluazio pediatrikoa: ABCDE (3. bertsioa)
- Pneumotoraxa
- Traumatismo periferikoa duen pazientearengana hurbiltzea hasieran
- GEAk eragindako gorakoak eta deshidratazioa
Taldeko dokumentuetan agertzen diren "Siglen eta akronimoen zerrenda" ere sartu da.
EPDT-GIDEP dokumentuak (euskaraz eta gaztelaniaz) kokatuta dauden Osakidetzaren webguneko esteka hau da: https://www.osakidetza.euskadi.eus/profesionalak/-/informazioa/emergentzien-pediatrikoen-diziplinarteko-taldea-epdt/
Laster eguneratuko dira mugikorretarako Pediatriako larrialdien GIDEP/WEST aplikazioko edukiak:
Android (Play Store):
https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.osakidetza.apps.gidep
iOS (Apple Store):
https://apps.apple.com/es/app/urgencias-pediatr%C3%ADa-gidep-west/id1550091200
APP-AREN BIDEO TUTORIALAK:
- Tutoriala YouTuben, euskaraz: https://www.youtube.com/watch?v=spe7epCi0hA
Gainera, gogorarazten dizuegu WEST erizaintzako ikerketa-taldeak (Weight EStimation Tools projet), EPDTrekin elkarlanean ari denak, Bilbo 2019 zinta asmatu duela haurren pisua haien garaieratik eta osaeratik abiatuta kalkulatzeko: https://www.youtube.com/watch?v=X7j5bFfZuuo
Edozein galdera edo iradokizun egonez gero, EPDTko lantaldeko postaren bidez erantzuten saiatuko gara: EPDT-GIDEP@osakidetza.eus Halaber, EPDT/GIDEP osatzen duten pertsonen izenak daude dokumentuaren 3. orrialdean, "EDPT taldearen aurkezpena" izenekoan, hurbilen dagoen lantokitik kontaktu pertsonala errazteko.