Noticias

EUSKAL HERRIKO PEDIATRIA ELKARTEAREN BILERA ZIENTIFIKOA

JUAN RODRIGUEZ SORIANO IRAKASLEA VI. MEMORIALA

Iruñea-Pamplona. 2016ko martxoaren 11

lonIruñeko Medikuen Elkargoa

 

Egitarauari buruzko argibidak Agenda atalean

Komunikazioak bidaltzeko (martxoaren 2ra arteko epea):

Komunikazioa bidali

Euskal Herriko Pediatria Elkargoak, Juneren Hegoak elkartearekin batera, 3.000 euroko “JUNE SANCHEZ TOLARETXIPI” beka 2015 deialdia egiten du.

Deialdi honen xedea haur onkologiaren inguruko ikerketarako diru laguntza eskaintzea da, diziplina horren edozein alorrerako, eta gaixo talde horren diagnosia, jarraipena eta tratamendua hobetzen lagunduko duen edozein proiekturako. Aintzat hartuko dira eritasunaren jatorria, faktore iragarleak eta tratamenduak ikertuko dituzten proiektuak, eta baita teknika diagnostikoen edo terapeutikoen ikaskuntzara bideratutako proiektuak ere, baldin gaixo onkologikoen bizi-kalitatea hobetzera zuzenduta badaude.

 

 

Argibide gehiago, hemen.

Xehetasunak ikusteko, Iragarkien atalera jo.

Argitartu berri dira 2015 urterako EHPEak ematen dituen beka-deialdiak.

Argibide gehiago, hemen.

 

 

Irudia: Euros, Images Money-k Flickr-en argitaratua

Rosa Gutierrez, Lehen Mailako pediatra, lagun maitea eta beti aurrera jarraitzeko gogoarekin, orain dela gutxi arte, gurekin bilera asko partekatu dituen lankidea zendu da.

HIleta-elizkizuna, datorren astelehenean, uztailak 21, arratsaldeko 7etan, Bilboko Indautxu auzoan dagoen Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da.

Goian bego.
 

Orriak

Subscribe to Profesionala News