ISTRIPUEN PREBENTZIOA: 1-2 URTE
Bakarrik dabil jadanik, sekula ez dago geldi, dena ikusi eta miatu beharra dauka, bulkadaka aritzen da.
Kalean ez ditu bereizten oraindik espaloia eta errepidea.
- Ez utzi inoiz umea bakarrik etxean, ezta begi-bistatik galdu ere minutu batzuetan.
- Botikak giltzapean, garbiketako produktuak edo gai toxikoak, berriz, leku altuetan eta beren jatorrizko enbasean bakoitza.
- Erorketak:
- Barrerak eskaileretan.
- Parke eta jolaslekuetan, heldu bat beti gertu
- Kalean, espaloiaren barruko aldetik, kontuz bizikleta eta patinekin.
- KONTUZ:
- Itobeharrak (gauza txikiak kontrako eztarritik)
- Erredurak (entxufeak, zartaginak, bero-fokuak..)
- Bainua: uraren tenperatura (35-37 ºC), 10 cm; beharrezko guztia prest eduki aldez aurretik, umea bakarrik ez uzteko.
- Segurtasuna automobilean