BULARREKO HAURRAREN BAT-BATEKO HERIOTZAREN PREBENTZIOA

Itzuli Dokumentutara

   Bularreko haurraren bat-bateko heriotza-sindromeak urtebete bitarteko haurrak afektatzen ditu. Sindrome horren arrazoiak ezezagunak dira, era guztietako familietan gertatzen da eta ez dago aldez aurretik jakiteko modurik. Dena den, badira hainbat faktore heriotza-arriskua nabarmenki jaisten dutenak, nola diren:

- Haurra ahoz gora.

- Amak bularra ematea.

- Sehaska gehiegi ez babestea. Ahal izanez gero gelak tenperatura egokian (17-20ºC-tan) egon behar du, eta oheko arropa gelan dagoen tenperaturaren arabera jarri behar litzateke, ez kanpoan egiten duen hotz-beroaren arabera.

- Ez erre etxean. Bularreko haurraren bat-bateko heriotza-arriskua are handiagoa da haurdunaldia bitartean amak erre baldin badu.

 


Itzuli DokumentutaraItzuli Dokumentutara          Gora itzuliGora itzuli