ISTRIPUEN PREBENTZIOA: 6-12 HILABETE
Umea mugitzen eta bere altueran edo
alkantzuan dauzkan gauzak hartzen hasiko da. Lurzoruak garbi egon
behar du, eta ez genuke begi-bistatik une bakar batean ere galdu
behar.
- Ez utzi inoiz umea bakarrik etxean, ezta beste anai-arrebatxoen ardurapean ere.
- Bularreko haurren bat-bateko heriotzari aurrea hartzeko neurriak.
- Sehaska segurua.
- Botikak giltzapean, garbiketako produktuak edo gai toxikoak, berriz, leku altuetan eta beren jatorrizko enbasean bakoitza.
- Erorketak:
- Ez dugu gomendatzen taka-takarik ibiltzerik
- Trona barruan, arnesa erabili.
- Barrerak eskaileretan.
- KONTUZ!
- Itobeharrak (gauza txikiak kontrako eztarritik)
- Erredurak (entxufeak, zartaginak, bero-fokuak..)
- Bainua: uraren tenperatura (35-37 ºC), 10 cm; beharrezko guztia prest eduki aldez aurretik, umea bakarrik ez uzteko.
- Segurtasuna automobilean