ISTRIPUEN PREBENTZIOA: 2 URTETIK GORAKOAK

   Behin umeak bakarrik ibiltzen ikasten duenean, bere kasa, trebetasun berriak eskuratuz joango da gero eta bizkorrago. Jakinmin handia mantentzen du, eta arriskuaz jabetzea asko kostatzen zaio.
   2-3 urtetik aurrera nolabait "hezitzeko modukoa" izan daitekeen arren, hein batean bederen, ezin espero dezakegu 7 urte egin baino lehen segurtasun propioaz arduratuko denik, eta hainbat jardueratarako 10-12 urte bete arte itxaron beharko dugu.
- Ez utzi umea bakarrik etxean 5-7 urte egin arte, eta inoiz ere ez denboraldi luzean.
- Botikak giltzapean, garbiketako produktuak edo gai toxikoak, berriz, leku altuetan eta beren jatorrizko enbasean bakoitza.
- Erorketak:
- Barrerak eskaileretan, 3 urte pasatxo arte.
- Kontuz espaloietan doazen bizikleta eta patinekin.
- Itobeharrak, ez eman fruitu lehorrik 3-5 urte egin aurretik.
- Parkeak, jolas-lekuak:
- adin bakoitzak jolas diferenteak behar ditu.
- jolas seguru bat arriskutsu bihur daiteke, baldin eta aldi berean bera baino handiagoak diren beste ume batzuek ere erabiltzen badute.
- Itotzeak, igeri egiten irakatsi umeari 6 urte egin aurretik.
- Bizikletak:
- kaskoa beti - gertutik zaindu, 7 urte egin arte behintzat (frenatzeko indarra eta trebetasuna)
- ez ibili errepidean 10-12 urte egin arte.
- Segurtasuna automobilean

Gora ItzuliGora Itzuli               Istripuakara ItzuliIstripuakara Itzuli
Oraingotua: 15/05/97