![]() |
Euskal Herriko Pediatria Elkartea | ![]() |
| ELKARTEA |
I. KAPITULUA
ELKARTEAREN SORKETA, IZENA, HELBURUAK, LURRALDE BARRUTIA, HIZKUNTZAK ETA HELBIDEA
1. Artikulua. Gaurko arautegiaren arauera Euskal Herriko Pediatria Elkartea sortzen da, xede eta helburutzat duelarik (Pediatria-Puerikultura espezialitateetan ari diren Sendagintza eta Kirugia doktore eta lizentziatuak biltzea beraien arteko harreman profesional eta sozialak suspertu, eta maila eta alderdi guztietan espezialitateari dagokzionak bultzatzeko).
Hartarako, hiruhilabetero eta txandaka, bere lurralde barrutia osatzen duten lekuetan saioak, ikastaroak, hitzaldiak, bilerak eta egoki deritzen ekintza guztiak antolatuko ditu Elkarteak. Bere helburua lortzeko, Aldizkari bat argitartuko du, Elkartearen eta bere bazkideen espresiobide izango dena, eta liburutegi bat sortzen saiatuko da.
2. Artikulua. Elkartearen iharduera lurraldeak Euskal Autonomi Elkartea eta Nafarroa Foru Lurraldea izango dira.
3. Artikulua. Hizkuntza ofizialak gaztelera eta euskara izango dira.
4. Artikulua. Elkartearen helbidea Bizkaiko lurraldeko Sendagile elkarte Ofizialarenean jartzen da.
II. KAPITULUA
BAZKIDE MOTAK, ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
5. Artikulua. Elkartea bazkide numerari eta arruntez, ohorezko bazkide eta bazkide elkartuez osatuko da.
6.1. Artikulua. Elkarte honetako bazkide numerarioak, bigarren artilkuluan aipaturiko lurraldeetako batean beren profesioa bete, Estatutu hauek onartu eta lurralde bakoitzeko ordezkariaren bidez bi bazkide numerarioak abalatuak edo aurkeztuak eta Zuzendaritza Batzordeak bertan parte hartzeko onartuak izan diren Pediatra Puerikultoreak izan daitezke.
6.2. Artikulua. Bazkide elkartuak gainerako euskal Lurraldeetan bizi diren Pediatra-Puerikultore guztiak izan daitezke eta areago, nahiz eta numerario ez izan Elkartearen helburuez bat datozen gainerako sendagile guztiak.
6.3. Artikulua. Elkarte honetako ohorezko bazkide izango dira, Elkarteko zuzendaritzaren ustetan beren irabazi zientifiku edo profesionalengatik aipamen horren duin liratekeen pertsona guztiak, hari baitagokio bere kabuz edota idatzita eta hogei bazkidek baino gehiagok izenpeturiko eskabide arrazoindunez izendaketak ematea.
Ohorezko bazkideak betebehar eta obligazioetatik aske daude eta Elkartearen Batzarre Nagusietan ahotsaz baina botorik gabe parte hartu ahal izango dute. Elkarteak eratuko dituen ekintza zeintifiku eta kulturaletan parte hartzeko eskubidea ere izango dute.
7. Artikulua. Bazkide numerario edo elkartu bezala Elkartean parte hartu nahi duten Pediatra-Puerikultoreek Zuzendaritza Batzordeari sarrera eskatuko diote, eta honek sarrera eskabidea jaso ondoren ospatuko duen lehendabiziko bileran haien onarketari buruzko erabakia hartuko du. Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakia jakineraziz geroztik eskubide osoz bazkidetza izango dute.
Zuzendaritza Batzordearen esku dago erabat eskatutakoa baieztea edo ukatzea.
8. Artikulua. Bazkide numerari guztiek eskubide eta betebehar berak izango dituzte.
9. Artikulua. Bazkideen Eskubideak:
9.1. Bazkide numerarienak:
a) Zuzendaritza Batzordeko edozein kargutarako hautatzaileak izatea.
b) Zuzendaritza Batzordeko Kargutarako bi urtetako antzinatasuna gutxienez duten bazkideak hautagaiak izan daitezke.
e) Bilkuretako edo Asanblada Orokorretako eztabaidetan eta akordioetan ahots eta botoz parte hartzea.
d) Zuzendaritza Batzordeak hartarako izendatutako egun eta garaietan kontuak eta agiri sozialak aztertzea.
9.2. Bazkide guztien eskubideak:
a) Elkartearen helburua hobeto lortzeko egoki eta on iruditzen zaizkien proiektu eta ekintza guztiak idatziz Zuzendaritza Batzordeari proposatzea.
b) Elkarteak Zertu eta bertan funtzionatzen duten zerbitzu guztiak erabiltzea.
10. Artikulua. Bazkideen Betebeharrak dira:
1. Estatutu hauek eta Zuzendaritza Batzordearen eta Batzarre Orokorraren akordioak betetzea.
2. Elkartearen helburuek¡ko Zuzendaritza Batzordeak jasotako ordezkaritza eta egiteko guztiak jaierarik eta kemenik handienaz betetzea.
3. Bazkide numerariek estatutuaren arauera hautatuak izan diren zuzendaritza kargu guztiak onartu eta bete beharko dituzte, arrazoizko zergatiek salbu, Zuzendaritza Batzordean eritziz.
4. Finkatu eta urteka kobratuko den ohizko kuota puntualki ordaintzea.
11. Artikulua. Bazkide nortasuna galtzen da.
a) Interesatuaren eskabidez, Elkartean baja eman dakion, idatziz eskatzean.
b) Bi urte jarraikoei dagozkien ohizko kuotak ordaindu gabe uzteagatik, zuzendaritza Batzordearen arrazoizko zergatiagatik salbu.
c) Zuzendaritza Batzarrearen akordio arrazoituz eta interesatuak aurrez hitzez edo idatziz entzun ondoren, haren etika profesionala halako zigorraren doia denean. Baldintza honetan. Zuzendaritza Batzordearen aurka interesatuak Batzarre Orokorrera jo dezake, eta honek behin betirakoz errekurtsoa ebatziko du hartarako berariaz deituriko saio berezian, botuketa isilez eta bi hereneko gehiengoz.
d) Derrigorrezko jubilatzeagatik ariketa profesionala uztean, ez da bazkidetza galtzen.
12. Artikulua. Zuzendaritza Batzordeak proposaturik, Asanblada Orokorrak onartuak izango diren Lehendakaritza kargua utzitako guztiak izango dira Ohorezko Lehendakari.
Zuzendaritza Batzordeak, haien aholkua egokitzat ematen den egoeratan, Ohorezko Lehendakariaren aholkua eska dezake.
III. KAPITULUA
ELKARTEAREN ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRARITZA
13. Artikulua Elkartea Lehendakaria, lau Lehendakariorde (bana Euskal Autonomi Elkarteko hiru Lurralde Historikoetatik eta beste bat Naffaroako Foru Lurraldetik), Idazkaria, Aldizkariaren Zuzendaria, Diruzaina eta se¡ Bokalez (bana Euskal Autonomi Elkarteko hiru Lurralde Historikoetatik, bat Nafarroa Foru Luarraldeti, Haur Kirugia bokale bat eta Lehen Zaintzarako Pediatria bokale bat) osatuko den Zuzendaritza Batzordeak zuzendu eta administratuko du.
14. Artikulua. Zuzendaritza batzordearen eskuduntzak dira:
1. Elkartearen bizitza indartzea, haren helburuak hobeto bete daitezen saiatuz.
2. Estatutu hauek eta Batzarre Orokorretako akordioak bete eta betearaztea.
3. Bazkide numerarien onarketa edo bajar¡ buruz erabaki eta ebaztea, 11. artikuluko c) apartaduko bigarren parrafoan finkatutako mugaz bakarrik.
4. Batzarre Orkorrak deitzea behar den kasuetan estatutu hauen arauera eta bertan hartutako akordioak betetzea.
5. Elkartearen beste entitateekiko harremanak, eta batipat eta lehenbizigainerako elkarte pediatrikoek¡koak, eutsi eta indartzea.
6. 1. artikuluko bigarren parrafoan aipaturiko ekintza guztiak antolatzea.
7. Elkartearen ondasun ekonornikuak bildu eta banatzea.
8. Elkartearen urteko presupostuak idatzi eta haren kontu urteoro ematea.
9. Elkartearen Aldizkariaren idazketa eta argitalpenari dagokion guztia zaintzea.
10. Elkartearen garapen eta martxa onerako beharrezko deritzen pertsonal guztia izendatu eta zesatzea, eta haien ordainketa eta lan eskubideak finkatzea gaiari buruzko lege eta arautegien menpean.
11. Estatutu hauek behar denean, interpretatzea, berehala haren berri ospatuko duen lehendabiz¡ko bileran Batzarre orokorrari emanez.
12. Euskaraz egindako lan eta txostenak bultzatu eta indartzea.
15. Artikulua. Zuzendaritza Batzordea hiru hilabetez behin gutxienez bilduko da eta lehendakariak erabakitakoan, zein bere kabuz zein hango hiru bazkidek eskatzean.
16. Artikulua. Zuzendaritza Batzordeak bere akordioak gehengoaren arauera hartuko ditu, hiru botuketetan pare garatzen direnean Lehendakariaren botoak edo estatutuen arauera hura ordezkatzen duenarenak erabakiz.
17. Artikulua. Zuzendaritza Batzordearen akordioak baliozkoak eta loturagileak izando dira, bileretara etorriko liratekeen bazkide kopurua edozein delarik ere.
18. Artikulua. Zuzendaritza Batzordeetara agertzea derrigorrezkoa da hango bazkide guztientzat, eta hauek aurez deituak edo otseginak izan behar dute idatziz, bertan bilera eguna, lekua eta ordua eta gaitegia ezarriz.
Zuzendaritza Batzordearen bilera hamar egun aurretik de¡tuak izango dira.
Bi bilera jarraietara etorriko ez liratekeen Zuzendaritza Batzordeko bazk¡deak salatuak izango dira. Hiru huts jarraitu edo bost txandatu, Zuzendaritza Batzordean baja emateko arrazoi izango dira.
19. Artikulua. Zuzendaritza Batzordearen bilera guztien Akta bertako Idazkariak edo haren ordezkoak jasoko du, eta akta han lehendakariak eta idazkariak izenpetuko dute.
Bilera bakoitzeko aktaren fotokopia bana Zuzendaritza Batzordeko bazk¡de bakoitzarí igorriko zaio ahalik eta lasterren.
IV. KAPITULUA
ZUZENDARITZA BATZORDEKO KARGU BAKOITZARI DAGOZKION ESKUDUNTZA
BEREZIAK
20. Artikulua. Lehendakariari:
1. Elkarteak, kanporako dituen harreman guztietan, ordezkatzea, agintari publikoen aurrean, entitate, korporazio eta edozein mailatako pertsonen aurrean eta areago hark parte hartu beharko lukeen ekintza eta Kontratu guztietan, eta administraritza, gobernu eta epaiketa arazo guztietan, hartarako behar dituen ahalmenak emango zaiozkiolarik.
2. Batzarre Orokorrak, Zuzendaritza Batzordea elkarteak antolaturiko eta ekintza sozial, kulturazko eta zientifiku guztietan lehendakari eta zuzendari izatea.
3. Gastu presupostuaren arauera, Elkartearen premiei erantzuteko behar diren ordainketak agintzea.
4. Elkartea izan ditzakeen kontu korrentetatik hondoak ateratzeko behar diren dokumentuak eta elkartearen gobernu eta administraritzarako beharrezko diren gainerako dokumentu guztiak, izapide soilekoak ezik, bere sinaduraz baimentzea.
5. Urjentziazko kasuetan, bere aldetik erabakitzea, Zuzendaritza Batzordeari ospatu ohi dituen bileretan baiezta eta onart ditzan aurkeztuz.
21. Artikulua. Lehendakariordezkoei.
Lehendakariordezkoei dagokie Lehendakariari bere ausentzia eta gaisoaldi guztietan ordezkatzea eta Elkartearen Lehendakaritza hartzea, hura hutsik gerta baledi. Zuzendaritza Batzordeak izendaturiko Lehendakariordezkoak haren beraren zereginak eta ahalmenak izango ditu, aurreko artikuluan finkatu bezala.
Era berean beraien esku Lehendakariak jarritako zereginak beteko eta ahalmenak izango dituzte.
22. Artikulua. Diruzainari.
Elkarteko ondasun guztien bilketa eta zaintze ardura eta Zuzendaritza Batzordeak onarturiko kontuen paguena izango da Diruzaina. Saio bakoitzean Zuzendaritza Batzordeari kontuen egoeraren berri emango dio eta ez du batere pagurik egingo Kontulariaren libramendu kontuharturikorik eta Lehendakariaren O.E. rik gabe.
Urteko Ohizko Batzarre Orokorra ospatu aurretiko hamabost egunetan bazkideen esku kontuen egoera jarriko da, haren onarpenera ezarriko delarik.
Diruzainak Kutxa liburu bat eta Zuzendaritza Batzordeak beharrezko erizten dituen gainerakoak eramango ditu.
23. Artikulua. Idazkariari.
Bazkidetza Erregistro Liburuaren arduraduna da eta fitxategi osoarena, bazkideen alta eta baja eskabideak bideratzearena, Zuzendaritza Batzordearen eta Batzarre Orokorretako aktak idatzi eta izenpetzearena nahi ohizkoak zein bereziak izan, Elkartearek¡ko gutunak ireki eta erantzutearena Lehendakariaren baimenez edo Zuzendaritza Batzorderenez bere kasuan, Elkartearen artxibategia eta zigilua gorde eta zaintzearena, aurrez zuzendaritza Batzordeak onarturik Ohizko Batzarre Orokorraren menpean jarri beharko dena, Elkartearen bulegoen funtzionamendua eta bertako enplegaduen zindotasuna arakatzearen eta lehendakariaren O.E.z. ziurtapenak igorizearena.
24. Artikulua. Bokale-liburuzainari.
Bokale-liburuzainaren zeregina da Elkartearen liburutegia osatu eta zaintzea; hango ondasunen katalogoa eranstea eta helburu sozialetarako interesgarri iruditzen zaizkion liburu eta aldizkarien erosketa Zuzendaritza Batzordeari proposatzea.
25. Artikulua. Aldizkariaren Zuzendariari.
Aldizkariaren Zuzendariaren zeregina da erredakzio burua eta erredakzio idazkaria izendatzea, eta areago hura aldian eta puntoalki ager dadin saiatzea.
Diruzainarekin batera Aldizkariaren alderdi ekonornikoak ikusi behar ditu.
26. Artikulua. Bokale.
Zuzendaritza Batzordeko bazkide hauei dagokie beren Batzordekieei edozein lan motatan laguntzea, Batzorde horrek beren eskutan jartzen dizkien zereginak betez, haren bileratara agertzera behartuak daudelarik.
Bizkaiko bokaleak Liburuzain zereginak bere gain hartuko ditu.
27. Artikulua. Lehendakariordezkoak, idazkaria, kontularia eta diruzainak beren ausentzia eta gaisoaldietan Zuzendaritza Batzordeak hartarako izendaturiko bokalez ordezkatuak izango dira.
Kargo horietakoren bat hutsik gerta baledi, behin behinekoz Zuzendaritza Batzordeak izendaturiko bokalearen bidez beteko da kargu hori, hurrengo hauteskuendak deitu arte. Hautariko kargu berriaren iraupena hutsik geratutako karguari betetzea zegokion denboraz luzatuko da.
Bokalen artean gerta litezkeen hutsak behin behinekoz Zuzendaritza Batzordeak beteko ditu, ordezkatuaren barruti berean bizilekua duen bazkide numerar¡ bat hartarako beraziaz izendatuz eta honek hurrengo hauteskunde bitartean behin behinekoz kargua beteko du. Hautaturiko kargu berriaren iraupena hutsik geratutako karguari betetzea zegokion denboraz luzatuko da.
V. KAPITULUA
ZUZENDARITZA BATZORDEAREN HAUTAKETAZ
28. Artikulua. Zuzendaritza Batzordeko kargu guztiak hautagarriak dira eta hartarako berariaz urtearen lehendabiziko hiruhilabetekoan deituriko Batzarre Orokor Berezian hantatuak izango dira.
29. Artikulua. Zuzendaritza Batzordeko kargu guztietarako hautatzaile eta hautagai Elkarteko bazkide numerar¡ guztiak izango dira, bederatzigarren artikuluan ikustaturiko salbuespenez.
30. Artikulua. Zuzendaritza Batzordeko karguak bi urtero aldatuko dira, eta hurrengo gisan:
Lehendabiziko berrikuntza: hutsegingo dute, eta hartaz hautatu behar dira Lehendakaria, bi lehendakariordezko, kontularia eta hiru bokale, haietako bat haurren Kirurgiakoa.
Bi agintaldi jarraiez Lehendakaria lurralde berekoa balitz, derrigor sartzen den Lehendakari berria beste lurralde batetakoa izango da.
Bigarren berrikuntza: Hutsean geratu eta beraz hautatu egingo dira bi lehendakariorde, idazkaria, aldizkariaren zuzendaria, diruzaina eta hiru batzordekide, eurotarko bat Lehen Zaintzarako Pediatriakoa.
31. Artikulua. Hauteskunde mahaia Lehendakari batek eta bi bokalek osatuko dute. Lehendakari bezala arituko da hauteskunde aurretiko bileran Zuzendaritza Batzordeak bere baitarik hartarako hautatutako bazkide bat eta bi bazkide numerar¡ hauek zuzendaritza Batzordeak izendaturik, idazkari bezala beraien arteko gazteenak diharduelarik.
32. Artikulua. Hautaketa hauteskuende mahaiko lehendakariari bazkideek emango dioten paperen bidez, egingo da eta honek hartarako kutxatxoan sartuko ditu. Hauteskunde mahaiko bi bazkideek hautatzaileen izen abizenak zerrendatuko dituzte, eta zerrenda hauteskundeak bukatu ondoren Zuzendaritza Batzordeari emango zaio artxibategirako.
Hautatzaileek beren botoa Korreo Ziurtatuz eman dezakete. Hartarako, gisa honetan ekingo zaio: Hautaketa txartela beteko da eta azal zuri batetan sartuko. Gero beste azal batetan sartuko da, Hauteskunde mahaiko Lehendakariari zuzenduz eta haren bizkarrean hautatzailearen izen eta zinadura ezarriko dira. (hauteskundeak) jarriz. Hartarako hauteskundeetarako deialdikoan hauteskunde Mahaiko Lehendakariaren izena eta helbidea zertuko dira. Hautaketa bezpera artean heltzen diren boto guztiak baliozkoak izango dira, berora heltzen diren gutunak ireki gabe hautsiz.
Ordezkaturiko botoa Korreozko botoaren baldintza beretan osartuko da eta ordez jarritako bazkide numerariak eramango du.
33. Artikulua. Hauteskundeak bi ordu iraungo ditu, eta haiek bukatzean hauteskunde mahaiko lehendakariak altuan eta bi aldiz bata bestearen atzetik galdetuko du ea bazkideren bat geratzen den botoa eman gabe, eta hauteskundeak itxitzat emango ditu. Hau bukatu ondoren, azterketari hasera emango zaio, hauteskunde mahaiko Lehendakariak txartelak kutxatxotik banan-banan ateraz eta altuan irakurriz.
Azterketa bukatu ondoren, hautatuen aldarrikatzea egingo da, eta haiei beren karguaren jabetza Zuzendaritza Batzordeak emango dien ospatuko duen lehendabiziko saioan.
Hauteskunde mahaiak hauteskundean eta haren ondorioen akta harten du, hango mahaikide guztiek sinatuz, eta Zuzendaritza Batzordeari emanez bere artxibategirako.
34. Artikulua. Hautaketa baliozkoa izango da bertan parte hartu duten bazkideen zenbakia edozein delarik ere.
VI. KAPITULUA
BATZORDE EDO ASANBLADA OROKORRAZ
35. Artikulua. Batzarre edo Asanblada Orokorra da Elkartearen erakunde nagusiena, eta haren erabakiak betebeharrekoak dira bazkide guztientzat.
36. Artikulua. Batzarre Grokorrak arruntak eta bereziak izan daitezke. Bazkide numerariek beraietan ahots eta botoz parte hartzeko eskubidea dute. Ohorezko bazkideak ahotsdun baina botorik gabe etor daitezke, ez ahots ez botorik gabe.
37. Artikulua Batzarre Orokorra, bai arrunta bai berezia, zuzendaritza Batzordeak deituko du. Areago hogei bazkide numerarik idatziz. Batzarrean erabili behar den gaia ezarriz, egindako eskariz dei daiteke Batzarre Orokor Berezia.
Kasu honetan hura deitzeko eperik gehinezkoena hogeita hamar egunetakoa izango da.
38. Artikulua. Ospatu baino hamabost egun aurretik egingo da Batzarre Orokorretarako deialdia, bertan erabiliko diten gaiak, lekua, eguna eta Batzarrean ospatuko den ordua aipatuz.
Deialdia Zuzendaritza Batzordeko Lehendakariak eta Idazkariak sinatuko dute, eta bazkide guztieie igorriko zaie etxera, eta hauek jasotze agiria bete beharko dute.
39. Artikulua. Batzarre Orokorreko akordiak, bai arruntekoak bai berezikoak, gehiengoaren bidez hartuko dira, parean geratuko balira Elkarteko Lehendakariaren botoa edo haren ordez dagoenarena erabakitzaile delarik, eta baliozko eta ondoríodunak dira edozein delarik ere lehendabiziko eta de¡ bakarrez bileran dauden bazkideen zenbakia.
40. Artikulua. Botoketak arruntak, izenkakoak eta isilpekoak izan daitezke.
Izenkakoak bilerara etorritako bazkideen erdiak gehi batek eskatutakoan egingo dira, eta isilpekoak bazkideren baten ohoreari dagokienetan.
Batzarre Orokorrak aupaka ere har ditzate erabakia.
41. Artikulua. Batzarre, Orokorrak, nahiz arruntak zein bereziak, Elkarteko Lehendakiariak edo arautegiaren arauera ordez dagoenak zuzendu eta eratuko ditu.
Lehendakariak eskatzen duten bazkide guztiei emango die hitza eta kendu egingo die beren zabarkeriaz kentzeko duin direnei, eztabaida gaitik apartatzen direnei edo beren azapenetan luzeegi jotzen dutenei.
42. Artikulua. Batzarre Orokor arrunta urtean behin ospatuko da eta lehendabiziko hiruhilabetekoaren barruan, hurrengo gaiak aztertuz:
1. Aurreko aktaren irakurketa eta bidezko balitz, onarketa.
2. Aurreko urtean Elkarteak garaturiko ekintzen Memoriaren irakurketa eta bidezko balitz, onarketa.
3. Lehendakariaren informea.
4. Aurreko urteko sarrera eta gastuen kontu orokorraren azterketa eta, bidezko balitz, onarketa.
5. Urte bereko sarrera eta gastuen presupostuaren azterketa eta, bidezko balitz, onarketa.
6. Egitarauan beste edozer gai interesdun sar daiteke, Batzarre Berezirik eskatzen ez duena, hamar bazkidek edo lurraldeetako kargudunen baten eskariz.
7. Eskabide eta galdera.
43. Artikulua. Batzarre Orokorraren eskuduntzako gaiak dira eta harenak bakarrik eta derrigor haren bilera berezietan. erabili behar direnak, hurrengoak:
1. Zuzendaritza Batzordeko bazkideen izendaketa.
2. Ondasun sozialen erabilera eta salmenta.
3. Estatutuen zati bat edo guztiak aldatzea.
4. Elkartearen deuseztaketa.
44. Artikulua. Batzarre Orokorrak, nahiz arruntak zein bereziak, ez eztabaida ez ebatziko du hartarako deialdian agertzen diren gaiez kanpo.
Batzarre Orokorretako bilera guztien akta aterako du Elkarteko Idazkariak, bertan erabilitako gaiak ezarriz, eta akta hau Lehendakariak, Idazkariak eta bi bokalek eta Batzarrera agertu diren arteko bi bazkidek izenpetuko dute.
VII. KAPITULUA
ELKARTEAREN ITURBURU EKONOMIKUAK
45. Artikulua. Elkartearen iturburu ekonomikoak hurrengo hauek osatuko dituzte:
1. Bazkiden kuota arruntek.
2. Estatuak, korporazioek, entitateek edota partikularrek Elkarteari emandako subentzio eta opariek, Zuzendaritza Batzordeak onartzean.
3. Ondare bidez, legatu edo bestelako edozein irabazpidez.
Elkarteari dagozkion eta Zuzendaritza Batzordeak onart ditzan ondasun mugikor eta trinkoek.
46. Artikulua. Sorkuntza ondasunik ez du Elkarteak eta arteko presupostu muga hiruehun mila pezetetan finkatzen dena.
47. Artikulua. Elkartearen ondasun ekonornikuak zuzendaritza Batzordeak administratuko ditu, beronek finkatuko dituelarik kontaduria formalizatzeko eraman behar diren liburuak.
VIII. KAPITULUA
ELKARTEKO ENPLEGADUEZ
48. Artikulua. Zuzendaritza Batzordeak, Elkartearen martxa onerako bidezko deritzon administraritza pertsonala, laguntzaile eta menpekoa beharrezko iruditzen zaionean, eta haien eskubide eta ordainketak finkatuko ditu gaurko lan arautegietara bildurik.
IX. KAPITULUA
ELKARTEAREN DEUSEZTATZEA
49. Artikulua. Elkartea bazkiden borondatez, Kode Zibileko 39. artikuluan zerturiko zegatiez eta epaikaritza epaiez deuseztatuko da.
Elkartea bazkideen borondatez deusezta dadin hartarako berariaz deituriko Batzarre Orokor Berezian deuseztatze erabakia hartu beharko da, akordio isilpeko botoz hartua, eta Batzarrera datozen bazkideen lau bostenen baiezkoa lortzea.
50. Artikulua. Behin Elkartearen deuseztatzea erabaki ondoren, zuzendaritza Batzordeak, bost bazkide zaharrenetakoz ugaldurik, batzorde kitatzaile bihurtuko da, eta hartara Eduki soziala, balitz, ongitzarako emango da.
Kobratzeko dauden kopuru guztiak biltzeari ekingo dio eta zor den guztia ordaintzeari.
51. Artikulua. Estatutu hauetan ikustaturik gabekoetarako, 1.964ko Abenduaren 24ko Elkarte Legean, 161-64 zbkia. eta 1.965eko Maiatzaren 20ko Dekretoan, 1440-65 zenbakian erabakitakoaz zuzenduko da.
JOSE MARIA INDIANO ARCE-k, ziurtatu egiten du estatutook Bilbon 1.993ko urtarrilak 30an izandako Batzar Nagusi Berezian onetsi ziren aldakuntza guztiak bilduz idatziak direla.
O. E.
| Lehendakaria: | Idazkaria: | |
| JOSE EMILIO OLIVERA OLMEDO | JOSE MARIA INDIANO ARCE |