SUKALDEAN ISTRIPUEN
Sukaldea eta bainu-gela dira ume-istripu gehien gertatzen diren etxeko lekuak. Horrexegatik, komeni da ondorengo segurtasun-arauak gorde eta betetzea:
- Ez utzi umeei sukaldean jolasean ibiltzen.
- Zoruak garbia eta lehorra egon behar du, eta umeak bertan ez irristatzeko modukoa.
- Ez utzi umeei esku bustiekin edo mihiarekin hozkailuetako azalera hotzak ukitzen.
- Labanak, guraizeak eta gainerako tresna puntazorrotzak ez dira arraskan utzi behar, edota mahai-gainean ahaztuta, edota umeen eskumenean geratzeko beste edonola ere.
- Ohitura gisa, sukaldeko atzealdeko suetan kuzinatzea komeni da, kirtenak kanpora atera gabe, umeen eskura gera ez daitezen.
- Jar ezazu suitzalgailu bat sukaldean, ume txikien eskumenetik urrun, baina ume koskortuagoei beharrezkoa denean nola erabili behar duten irakatsiz.
- Suak piztuta daudenean ez erabili spray-rik.
- Umeek ez dute sukaldeko mandoekin eta labearekin ibili behar. Umeek labearen ateak irekitzeko modurik eduki ez dezaten dispositiboren bat jartzea komeni da.
- Ez utzi umeei mikrouhin-labearen mandoekin ibiltzen. Edonola ere, labearen barruan beti ur baso bat egotea komeni da, deskuidoan umeak mikrouhina pizten badu arazo larriegirik sor ez dadin. Mikrouhin-labetik gauzak labeko guante batekin ateratzen saiatu, ohitura bezala. Irakaspen egokia izango da hori zure seme-alabentzat, hauek ere tresna horiek erabiltzen hasten direnerako.

Gora ItzuliGora Itzuli               Istripuakara ItzuliIstripuakara Itzuli
Oraingotua: 12/05/97