BAINU-GELAN GERTATZEN DIREN ISTRIPUAK

Sukaldea eta bainu-gela izan ohi dira ume-istripu gehien gertatzen diren etxeko lekuak. Istripu horiei aurre hartzeko ondorengo segurtasun-arau hauek betetzea gomendatzen da:
- Ez utzi bainu-gela jolaserako zona bihurtzen.
- Bainu-gelako zorua garbi eta lehor mantendu.
- Ez dira utzi behar botikak edo produktu kosmetikoak umeen eskumenean. Goiko apalen batean egon beharko lukete, giltzapean ahal izanez gero.
- Ez utzi umeen eskura bizarra mozteko labanik, guraizerik edota bestelako tresna puntazorrotzik ere.
- Ez erabili estufa elektrikorik ezta ile-lehorgailurik ere bainu-gelan.
- Komunean dispositibo bat ezarri, umeak irekitzeko modurik eduki ez dezan.
- Bainuontziaren zoruak labainkaden kontrakoa behar du izan. Ume koskortuek ez daitezela bertan zutik jarri.
- Bainuontziko ur-kopuruak ez luke gainditu behar 10 cm-ko altuera-mailarik.
- Urak tenperatura atseginean egon behar du, gorputzaren tenperaturaren antzeratsu. Urarentzako termostatorik ez badugu hobe da aurrena ur hotza botatzea eta ondoren ur beroa gehitzea gomendaturiko tenperatura (36-37ºC) lortu arte.
- Ur beroa jarri ondoren komeni da ur hotza korritzen uztea, denbora-apur batez, kanilak erre ez dezan.
- Dena prest eduki umeen bainurako. Ez utzi inoiz umeak bakarrik, zaindu gabe, ezta ume koskortuagoen ardurapean ere.
- Ez utzi umeei bainu-gelan barrutik atea ixten. Sarraila kanpotik irekitzeko modukoa izan dadila beti ere.

Gora ItzuliGora Itzuli               Istripuakara ItzuliIstripuakara Itzuli
Oraingotua: 12/05/97