SEGURTASUNA AUTOMOBILEAN
Oinarrizko bi arau, sarritan betetzen ez direnak:
- Sekula ez da umerik joango aurreko eserlekuetan edota heldu baten besoetan.
- Inoiz ez da ume bat suelto joango kotxean, beti ere, Eusteko Dispositibo homologatuekin baizik.
Adinen arabera:
10 kg arte (0-9 hilabete)
- Sehaskatxoa, segurtasuneko loturarekin edota umetxoarentzako aulkitxo berezia autoaren norabidearen kontrako zentzuan jarria (atzera begira, alegia), biak kotxeari lotuak.
18 Kg arte (9 hilabete-3 urte)
- Aulkitxoa, norabidearen kontrako zentzuan edota, bestela, kotxeak daraman norabidearen zentzu berean, biak lotuak eta umearentzako loturekin.
15 Kg baino gehiago (3 urtetik aurrera)
- Kuxin altxagarriak eta ibilgailuko gerrikoa, edo bularreko arnesa, lotura egokiarekin.
Zirkulazio-kodeak debekatu egiten du 12 urtetik beherako umeak aurreko eserlekuan joatea.