ISTRIPUAK HAURTZAROAN, PREBENTZIOA ETA
SEGURTASUN-NEURRIAK
(Ondoren adierazten dena
gutxienezko ohar orokor batzuk dira. Edozein argitasun edo
zehaztasun nahi izanez gero, kontsulta ezazu zure Pediatrarekin).
Istripuak dira umearen
heriotza-arrazoi nagusia, behin lehenengo hilabetea egin ondoren.
Ume txikietan istripuen kopururik
handiena etxean bertan gertatzen da. Edozein adinatan, istripurik
grabeenak errepidean gertatzen dira (automobilean batez
ere).
Adin guztietan,istripuei aurrea
hartzeko neurririk eraginkorrena ERNE EGOTEA da: babes-sistemarik
onenak ere ez du ezertarako balio, behar bezala erabilia izaten
ari dela sarritan egiaztatzen ez badugu.
Eta ez ahaztu, zenbat eta txikiagoa
izan umea, orduan eta erneago egon beharko dugula.
Istripu batzuek berdin-berdin
afektatzen diete adin guztietako haurrei (auto-istripuek,
adibidez), beste batzuk, ordea, adinarekin aldatu egiten dira
(haurtxoek ez dute monopatinik erabiltzen, edota 10 urteko
neska-mutikoek ez dituzte hatzak entxufeetan sartzen). Baina adin
bakoitzak dauzka bere portaerak eta bere arriskuak.
SEGURTASUNA ETXEAN
Haurtxoak ordu asko pasatzen ditu
lotan eta horrexegatik SEHASKA da ongi zaindu eta
berrikusi beharreko aurreneko elementua (barroteen altuera eta
batetik besterako tartea, koltxoia). Urtebete egin ondoren,
gelarik arriskutsuenak hauek dira, eta ordenean gainera:
sukaldea, bainugela, egongela, logela.
Etxeak eskailerak badauzka, kontuz.
SEGURTASUNA AUTOMOBILEAN
Umeak atzeko eserlekuetan beti.
Eusteko dispositibo homologatuak erabili beti.
BEHARREZKO TELEFONOAK:
- Larrialdi Zerbitzua: -Euskal Herrian: 112
- Nafarroan: 112
- Toxikologiako Zentro Nazionala: 91-5620420
ISTRIPUEI AURREA HARTZEKO ARAUAK, ADINAREN ARABERA
0-6 HILABETE 6-12 HILABETE 1-2 URTE 2 URTETIK GORAKOAK